XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jack London (1876-1916).

Ipar-amerikar literatur idazlea, San Frantzisko'n jaioa.

Gaztetan Kalifornia'ko rantxoetan lan egin eban, Oakland'en egunerokoak be salduaz.

Kalifornia'ko Ikastetxe nagusian ikasturte bat erdizka egin ondoren, ara ta ona ibilli zan erriz erri, lur ta ur abentura-zale.

Alaska'n urre-billa.

Idazle lez nobela laburretan asi zan, 1900'rantza batez be, dizdiz egiten asirik, eleberri munduan.

The Call of the Wild (Oianaren deia), 1903'an idatziak, nobelagille aundien tarteko biurtu eban.

Moltzo izugarria dator ondoren, motz eta luzea, etenbako lanean emoitz jori.

Bikain dira urrengo bildumok: .

Gero sozialisten alderdiko egin zan, Marx'en ideiak kementsu aldezturik.

Onein kolorekoak ditugu eta .

Literaturazko edestian, naiz-ta guzurra iruditu, gazte-liburuen artean sailkatuak, ba-dira liburu batzuk euren orri artean gizartea makillatzen dabenak.

Ingles literaturan, esate baterako, or daukaguz Lewis Carroll, Jonathan Swift eta Charles Dickens bera be bai, biktoriar egunetako ingles gizartea, bildurti samar izanik be, langilleen zoritxar latza naikoa bizi adierazten dauana.

Jack London be, neurri onean, dalako talde nastaile, baztertu orrein artean sartua izan daiteke.

Egia da, jazokun arrigarriak edestu ta azaltzea eder jakola, onek egotzi bait eutson jaso eban entzuterik geiena idazle barrutian, baita egia da, beti ezkertar saillean, lan batzuen egille dala ideia pisu aundikoz jantzia.

Egi-egiaz London aurkako gizona izan zan, eta ezta errez bere izaera ta pentsekerari buruz, eritxi batekoa be, ez bere nortasunarena argi ta garbia osotzea, ez or-orren eta ez bere idatzien balioarena be.

Zorarazlea izan zan aren bizitza.

Abentura-zantzuz gaiñezka dago: (...).